¿Has olvidado tu contraseña?

Castellano  |  Euskera

Pribatutasun politika

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatuaren arabera, Kronikoen Sarean kontua aktibatzearen ondorioz emandako datu pertsonalak Kroniguneren titulartasuna daukan fitxategi batera pasatuko direla informatzen zaitugu. Zure datu pertsonalak sarearen kudeaketarako eta administraziorako erabiliko dira, baita horren erabiltzaileak harremanetan jartzeko ere.

Gainera, zure atzipen, zuzenketa, deuseztapen eta aurkaritza eskubideak honako helbide honetan erabil ditzakezula informatzen zaitugu: kronikoensarea@oberri.org.

Betiere, erabiltzaileak beren esperientziak, ezaguerak eta kontrola partekatzea helburutzat daukan paziente kronikoen foro batean sartzen ari dela jakin behar du; beraz, onartu eta baimentzen du bere datuak sareko beste kideen esku egotea. Erabiltzaileak beti aukeratu ahal izango du plataformaren barruan nahi duen pribatutasun maila argitaratzen ari den datu pertsonalentzat, baita norekin partekatu nahi dituen bere esperientziak, dokumentuak, edukiak, etab. ere. BIOEFek bere erabiltzaileei pribatutasun aukera guztiak berraztertzea  eta beren interesen araberakoa dena aukeratzea gomendatzen die. Edozein unetan, Erabiltzaileak hautatutako aukerak editatu eta aldatu ahal izango ditu nahi duen moduan.

Halaber, argitaratu daitezkeen datuen sentsibilitatea dela eta, hau da, osasunari buruzko informazioa, datu pertsonalen babeserako arautegiak bereziki babesten dituen datuak, alegia, erabiltzaileak oso arduratsuak izan behar dute beren tratamenduan.

Kronikoen Sarearen arduradunek ez dute inoiz web orriko Erabiltzaileek emandako datu pertsonalak salduko, alokatuko edo hirugarren pertsonen esku jarriko.

Erabiltzaileak emandako datu pertsonalak egiazkoak direla bermatzen du, eta horien edozein aldaketari buruz informatzeko ardura hartzen du. Erabiltzailea izango da formularioak datu faltsuekin, zehaztugabeekin, osagabeekin edo eguneratu gabekoekin betetzeagatik Kronikon Sarearen arduradunei edo hirugarren pertsona bati eragindako edozein kalte-galera zuzen edo zeharkakoren arduradun bakarra. Formularioa betetzen duena ez den pertsona fisikoei buruzko datu pertsonalak gehitu behar baldin badira, datu horiek sartu baino lehen aurreko paragrafoetan dauden puntuei buruz informatu behar zaie.

Kronikoen Sareak datu pertsonalen aldaketa, galera, tratamendua edo atzipen ez baimendua saihesteko beharrezko neurriak hartu ditu, betiere teknologiaren egoera kontuan hartuta. Halere, erabiltzaileak segurtasun neurriak Interneten menderaezinak ez direla jakin behar du.

Web orri honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. elkarteak emandako web zerbitzu analitikoa. Google, Inc., Delawareko elkartea, 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak (“Google”) helbidean dauka bulego nagusia. Google Analytics-ek “cookies”-ak erabiltzen ditu. Horiek zure ordenagailuan dauden testu artxiboak dira, eta erabiltzaileek egiten duten web gunearen erabilera aztertzen laguntzen dute. Cookieak zure web gunearen erabilerari buruz sortutako informazioa (zure IP helbidea barne) Googlek transmititu eta artxibatuko du zuzenean Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek informazio hau erabiliko du gure partez web gunean egiten duzun erabileraren aztarna jarraitzeko, web gunearen jarduerari buruzko txostenak bilduz eta web gunearen jarduerari eta Interneten erabilerari lotutako beste zenbait zerbitzu emanez. Googlek informazio hori transmititu ahal izango die hirugarren pertsonei legeriak horrela eskatzen duenean, edo hirugarren pertsona horiek informazioa Googleren partez prozesatzen dutenean. Googlek ez du zure IPa Googlek duen beste edozein daturekin lotuko. Zuk datuen edo informazioaren tratamenduari eza eman ahal diozu  zure nabigatzailean konfigurazio egokia hautatzean cookien erabilera baztertuz; halere, horrela egiten baduzu, baliteke web gune honen funtzionaltasun osoa erabili ahal ez izatea. Web gune hau erabiltzean, Zuk Googleri Zuri buruzko informazioa tratatzeko baimena ematen diozu, goian aipatutako eran eta xedeetarako.