¿Has olvidado tu contraseña?

Castellano  |  Euskera

Ezagutu Kronikoen Sarea


Kronikoen Sarea gaixotasun kroniko batekin bizi diren pertsona guztien euskal sarea da, hala gaixoena nola haien zaintzaileena. Gure sarea. Gaixoen beste komunitate batzuek ez bezala, Kronikoen Sarearen ustez garrantzitsuena ez da patologia, baizik eta pertsonak eta haien emozioak; hala, beraz, ahalik eta gehien indartu nahi ditu harremanak, emozio-arloko laguntza eta ezagutza partekatua.

Proiektu hau “Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia” ekimenaren barruan sartuta dago. Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak bultzatutako proiektu honen xedea da gaixotasun kronikoak dituzten lagunen eta haien ingurune hurbilekoen (senideen, lagunen eta zaintzaileen) gaitasunak eta konfiantza indartzea.

Ekimen honen azken helburua da gaixo kronikoen bizitza-kalitatea hobetzea, eta, horretarako, motibazioaz baliatzea eta esperientzia bidezko ezagutza trukatzea, gaixotasunen ondoriozko zailtasunei aurre egite aldera.