¿Has olvidado tu contraseña?

Castellano  |  Euskera

Erabilerarako Baldintzak

Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioa (aurrerantzean, BIOEF) uztailaren 11ko Informazioaren Gizartearen Zerbitzuak eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legean; abenduaren 28ko Informazioaren Gizartea Bultzatzeko Neurriei buruzko 56/2007 Legean; eta abenduaren 13aren Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoan eta bere garapenerako arautegian (abenduaren 21eko 1720/2007 Dekretu Erreala, Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoaren Garapen Arautegia) ezarritako baldintzak betetzen ditu. Xede horretarako, honako erabilera baldintzak sortu ditu:

BIOEF

IFK: G-0134135-3

HELBIDEA: Plaza Asua 1, 48150, Sondika

E-MAIL: oberri@bioef.org

Erabilerarako baldintza hauek Kronikoen Sarea atarirako sarbidea eta erabilera arautzen dituzte, Erabiltzaileen esku utzitako edukiak eta zerbitzuak ere.

LEHENENGOA: ZERBITZUAREN HELBURUA.

BIOEFek, nagusiki, doako zerbitzu bat eskaintzen du, non erregistratutako Erabiltzaileak gaixo kronikoen sare batean sartu ahal diren; sare horren bidez, beste erabiltzaileekin harremanetan jarri, esperientziei buruz hitz egin, edukiak partekatu, etab. egin ditzakete, hau da, paziente-foro batean egin daitekeen edozein jarduera burutu.

BIGARRENA: BALDINTZAK.

Kronikoen Sarearen erabilera Baldintza jakin batzuekin lotuta egongo da. Baldintza horiek aldian-aldian eguneratu daitezke, baina aurretik, BIOEFek Erabilera Baldintzetan edo Pribatutasun Politikan egiten diren aldaketen berri emango du. Erabiltzaileak Baldintzei uko egitea erabakitzen badu, BIOEFek eskainitako edukietara edota zerbitzuetara atzitzeari eta erabiltzeari uko egin beharko dio.

BIOEFek, Kronikoen Sarea atariko zerbitzuak edota edukiak alde bakar batez eta askotariko irizpideen arabera hobetzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea izango du.

Ataria modu egokian erabiltzeko betebeharra: Erabiltzaileak Kronikoen Sarea ataria modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartuko du, eta, halaber, fede onaren eta lege-ordenamenduaren aurkako ekintzarik ez abiatzeko konpromisoa (adierazgarri huts gisa, zehatza izan gabe); arduradunaren, bere hornitzaileen edota hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragitea, sarean aurretik aipatutako kalteak eragin ditzaketen birus informatikoak edota bestelako sistema fisiko edo logikoak sartzea edo sarean zabaltzea, honako hauek barne hartuta: ohorea, intimitate pertsonala edo familiarra eta pertsonen irudia urratzen dutenak eta hirugarrenen jabetza-eskubideak eta bestelako eskubideak eta bestelako eskubideak urratzen dituztenak, edukiak edo irudia transmititzearen, hedatzearen, gordetzearen, eskura jartzearen, jasotzearen, lortzearen edo haietara sarbidea izatearen ondorioz; lehia desleiala eragiten duten ekintzak eta legez kanpoko publizitate ekintzak egitea, edukiak transmititzearen, hedatzearen, gordetzearen, eskura jartzearen, jasotzearen, lortzearen edo haietara sarbidea izatearen ondorioz; edukien egiazkotasun, zehaztasun, osotasun, egokitasun eta/edo gaurkotasunik eza; kasu horietan guztietan, BIOEF edozein erreklamazio judizial edo ez-judizialaren aurrean salbuetsita egongo da.

Erabiltzailea da Kronikoen Sarearen esku jartzen dituen eduki edo datuen arduradun bakarra; horregatik, hirugarrenen jabetza intelektualaren (edo industrialaren) eskubideen menpe dagoen fitxategirik (bideoak, audioak, testuak, etab.) ez argitaratzera (edo igotzera) behartzen du bere burua, eskubide horien legezko titularrak honako atarian indarrean dagoen lizentziarekin bat datorren lizentzia edo baimen formal bat eman ezean.

BIOEFek BIOEFekin zerikusirik ez duen edozein hirugarrenek utzitako edo emandako edukiek eragindako edozein motatako kalte-galeren edozein ardura baztertzen du.

Erabiltzailearen izena eta pasahitza erabiltzea eta gordetzea. Erabiltzaileak pasahitza eta Erabiltzaile izena modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartuko du, bai eta biak sekretupean gordetzeko konpromisoa ere. Bere pasahitzaren konfidentzialtasuna gordetzea Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da, eta, beraz, bere gain hartuko ditu betebehar hori urratzetik edo pasahitza jakinaraztetik ondoriozta litezkeen kalte, gastu eta/edo galera guztiak, eta, halaber, bere zaintza-betebeharra ez betetzearen eraginez hirugarrenek egiten duten erabilera txarraren kalte, gastu eta/edo galera guztiak.

Atzipena, zerbitzuak eta edukiak ezeztatzea. BIOEFek erabaki ahal izango du, bere kabuz, Baldintza hauek betetzen ez dituzten Erabiltzaileei edozein momentutan eta aurretik abisatu gabe, edukien eta sarearen sarbideari ezezkoa ematea, kanpo uztea, etetea edota blokeatzea. Horri lotuta, haien kontua eta kontuarekin lotutako informazio guztia ezabatu ahal izango du, edo hala badagokio, artxibo horietara edo sarera sartzeko bidea itxi. BIOEFek ez du inongo erantzukizunik hartuko atarira sartzea ezeztatzeagatik. BIOEFek badu eskumena Erabiltzaile jakin batzuen sarbidea osoki edo partzialki mugatzeko, bai eta informazio mota jakin batzuk ezeztatzeko, bertan behera uzteko, blokeatzeko edo ezabatzeko ere, horretarako egokiak diren tresna teknologikoak erabiliz, bildutako edota zabaldutako jarduera eta informazioa ez-zilegia dela edo hirugarren baten ondasun edo eskubideei kalte egiten diela modu frogagarrian baldin badaki.

Halaber, egokia dela uste duen Erabiltzaileak baldintza orokor horiek urratzen ari daitezkeen edukiei/erabiltzaileei buruz informatzeko ahalmena dauka. BIOEFek salaketa horien egiazkotasuna frogatuz gero, salatutako edukiak/erabiltzaileak ezabatu/deuseztatu ahal izango ditu, aurreko paragrafoetan ezarritakoaren arabera.

Komunikazioak eta jakinarazpenak: Komunikazio eta jakinarazpen guztiak eraginkortzat joko dira ondorio guztietarako, Erabiltzaileak emandako helbide elektronikora posta elektronikoz bidali badira. Erabiltzaileak espresuki aitortu du datu horiek berak emandakoak eta guztiz benetakok direla.

Erabiltzaileak jakinarazpenak konfiguratzeko ahalmena dauka, KRONETen zirkunstantzien abisua jasotzeko. KRONIGUNEk Erabiltzaileei jakinarazpen horiek beren irizpideen arabera itxuratzeko gomendioa egiten die.

Baja Kronikoen Sarean: Erabiltzaileak baja hartu nahi badu, plataformak xede horretarako prestatutako laukitik egin dezake.

HIRUGARRENA: JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA.

Kronikoen Sarearen esku jarritako BIOEFen edo erregistratutako erabiltzaileen jabetza intelektualeko edukiak eta informazioa (espresuki besterik adierazten ez bada eta datu pertsonaletan eraginik ez badu), atariko orri nagusian azaltzen den Creative Commons “by” lizentziari lotuta geldituko dira, eta edozein pertsonak, edozein formatutan, eta geroko edozein legezko erabilerarako erreproduzitu, publikoki komunikatu, aldatu edo atera ahal izago ditu nahierara era ez esklusiboan, mundu osoan eta denbora-mugarik gabe, erabat edo partzialki, honako baldintza hauek kontuan hartuz: Egiletza beti eta kasu guztietan adierazi beharko da.

Eduki horiei dagozkien jabetza industrialaren eskubideak, eta markak, izen komertzialak edo bestelako ikur bereizgarriak BIOEFerenak edo haien legezko jabeenak dira; beraz, haien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta geratzen dira.

BIOEFek ez ditu bere gain hartzen erabiltzaileek web-orri honetan dagoen eduki, zerbitzu eta informazioaren erabileragatik eragindako kalteak, edo erabiltzaileek indarrean dagoen xedapen bat urratzeak eragindakoak.

LAUGARRENA: ADINGABEKOAK.

Adinez txikiei dagokienez, haien kargu dauden adindunei dagokie adingabeak zer eduki eta zerbitzutara sar daitezkeen zehaztea. Debekatua dago atarira baimendu gabeko adingabeak sartzea.

Interneten bidez, adingabeak haientzat egokiak ez diren edukietara sar daitezke. Horregatik, Erabiltzaileei jakinarazten zaie edukiak mugatzeko mekanismoak badaudela. Iragazte- eta blokeo-programa informatikoak dira, eta, hutsezinak ez badira ere, oso erabilgarriak dira adingabeak sar daitezkeen edukiak kontrolatu eta mugatzeko.

BOSGARRENA: COOKIEAK ETA ESTEKAK.

BIOEFek Kronikoen Sarean cookiak erabiltzen dituela jakinarazten dio Erabiltzaileari. Cookiak bere terminalean gordetako informazio-fitxategiak dira eta erabiltzaileari atarian nabigatzea errazten diote (adib: erabiltzaile izena eta/edo pasahitza berriro ez eskatzea). Cookiek ez dute, inolaz ere, datu pertsonalik jasoko, ezta tratatuko ere. Dena den, Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzeko aukera du, fitxategi hauek instala ez daitezen.

Atarian BIOEFen kontrolpean ez dauden beste webgune batzuetarako estekak ager daitezke. BIOEFek ez du horien gaineko inolako erantzukizunik hartuko, eta beraz, web gune honen Erabiltzailea aipatutako esteka horien erabilera baldintza espezifikoei lotu beharko zaie.

SEIGARRENA: PRIBATUTASUN POLITIKA.

BIOEFek datu pertsonalak babesten ditu, Datuak Babesteko Lege Organikoan eta Segurtasun Neurrien Arautegian ezarritakoaren arabera. Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa Pribatutasun Politikan jasota dago.

Helburu horretarako, datu pertsonalak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimendu gabe eskuratzea saihesteko beharrezko neurriak hartu dira, teknologiaren egoera une oro aintzat hartuta. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak  gaindiezinak ez direla.

ZAZPIGARRENA: IRAUPENA ETA BUKAERA.

KRONETek, hasiera batean, iraupen mugagabea dauka. BIOEFek, halere, edozein unetan sarea bukatutzat emateko edo kentzeko ahalmena dauka. Posible denean, BIOEFek Kronikoen Sarearen bukaerari edo kentzeari buruz informatuko du Erabiltzaileek beren edukiak kendu ahal izateko.

ZORTZIGARRENA: LEGERIA APLIKAGARRIA.

Indarrean dagoen araudiak zehaztuko ditu BIOEF eta Web Gunearen Erabiltzaileen arteko harremanetan aplikatu beharreko legeak eta jurisdikzioa. Halere, indarrean dagoen araudiaren arabera aldeak foru jakin baten pean jar badaitezke, BIOEF eta erabiltzaileak, legokiekeen beste edozein foruri uko eginez, Bilboko (Bizkaia) hiriko Epaitegi eta Auzitegien esku jarriko dira.