¿Has olvidado tu contraseña?

Castellano  |  Euskera

Lehenengo hurratsak

Zure sarea

Kronikoen Sarean, pertsonak eta haien emozioak dira garrantzizkoena, haien patologia baino garrantzizkoagoak. Hargatik, erregistrora sartzean aurkituko duzun lehenengo galdera hauxe da: “Nola zaude gaur?”

Zuk erabakiko duzu zer eman nahi duzun ezagutzera zure buruari buruz. Erregistratzean sartzen duzun informazioa nahi duzun guztietan aldatu ahal izango duzu. Horretarako, “Nire profila” izeneko lekura jo beharko duzu, menuaren goiko eskuinaldera.

Hasieran, ez duzu lagunik izango, eta, beraz, gune publikoko edukiak eskuratzeko “Denak” aukera sakatu beharko duzu. Toki horretatik, lagun izateko eskaera egin ahal izango diezu zugandik hurbilen sumatzen dituzun erabiltzaileei.

Bi pribatutasun-maila hauek daude: “nire lagunekin” eta “komunitate osoarekin”. Zure informazioa komunitate osoarekin partekatzen baduzu, Kronikoen Sareko erabiltzaile guztiek ikusi ahal izango dute zure jarduera. Pribatutasun-maila orokorraz gain, ezer argitaratu aurretik eta banaka, lasai erabaki ahal izango duzu zein eduki partekatu nahi duzun zure lagunen horman, eta zein komunitate osoarekin.

Kronikoen Sarea: zure sarea

 

 

Lagunekin partekatzea

Komunitateko kideekin harremanetan jartzeko, aurrena, adiskidetasuna eskatu behar diezu. Zure eskaera onartu ondoren, “Nire lagunak eta ni” horman ikusi ahal izango dituzu haien argitalpenak.

Horman partekatzen ditugu mezuak komunitatearekin, posten bidez. Testuaz gain, loturak jar ditzakezu irudi eta erreferentzia interesgarriak ikusteko (bideoak, agiriak, web orriak). Argitaratzeko unean, zure edukiak norekin partekatu nahi dituzun hauta dezakezu, alegia, komunitate osoarekin edo bakarrik zure lagunekin partekatu nahi dituzun.

Bestalde, taldeak dira gainerako erabiltzaileekin harremanetan jartzeko dagoen beste bide bat, baliagarriak baitira elkarrizketak gaika antolatzeko. Edozein erabiltzailek du aukera talde bat eratzeko, eta bere lagunei gonbit egiteko taldean parte har dezaten.

Taldea sortzeko, aski da “Sortu Taldea” aukera sakatzea, eskuineko menuan. Taldearen oinarrizko eremuak bete ondoren, irudi edo logotipo bat sartu, eta zure lagunei gonbit egin ahal izango diezu bertan parte hartzeko.

Kronikoen Sarea: lagunekin partekatzea

Ekitaldiak, Lekukotasunak, Galderak eta Mugarriak

Lekukotasunen bidez, zure ustez komunitateari ekarpen garrantzitsua egingo dioten bizipenak azal ditzakezu. Kronikoen Sarearen zutabeetako bat da gaixotasun kroniko batekin bizi diren pertsonek duten ezagutza horren trukea, hau da, beste inon aurkitzen ez den ezagutza horrena.

Galderak baliagarriak zaizkizu komunitatea eratzen duten pertsona denoi galderak egiteko, zure pribatutasun-maila edozein delarik ere. Atal baten bilduko ditugu, errazagoa izan dadin aurkitzea, eta hormako etengabeko jardueren artean gal ez daitezen.

Ekitaldiak aurrez aurreko biltzarretarako deiak dira, adibidez, jardunaldi, hitzaldi edo geldialdi informalagoetara joateko deiak. Beste erabiltzaile batzuen interesekoak izan daitezkeen jarduerak partekatu nahi dira horrela, eta, ahal den neurrian, komunitatea Internetetik offline dagoen mundura eraman.

Mugarriak, komunitatean parte hartzera bultzatzeko, erabiltzaileei ematen zaizkien sariak dira. Hauek lortu ahal izateko, erronka desberdinak gainditu behar dira, adibidez, talde-kopuru jakin bat sortu, denei galdera-kopuru zehatz bat egin, horman argitalpen-kopuru jakin bat izan, ekitaldietan parte hartu, edukiak faboritu bezala adierazi…

Kronikoen Sarea: Ekitaldiak, Lekukotasunak, Galderak eta Mugarriak

Kronikoen Sarearen doako ikastaroak

Kronikoen Sarea erabiltzen ikasteko, KZguneak ematen dituen doako ikastaroak dituzu eskura. Zure etxetik hurbilen dagoen KZgunea zein den ikusteko, eta bertan programatuta dauden ikastaroak zein diren jakiteko, jo ezazu web orri honetara: http://www.kzgunea.net. Bestela, deitu telefono-zenbaki honetara: 945 016 100.